Azken argitalpena: "Demokrazian sakontzea, eta parte hartzea, hainbat eskalatan"

Junio, 26, 2023

Ed.: Leire Escajedo San Epifanio, Julen Zabalo Bilbao, Igor Filibi López

Azken argitalpena: "Demokrazian sakontzea, eta parte hartzea, hainbat eskalatan"
Demokrazian sakontzea, eta parte hartzea, hainbat eskalatan

Maila ezberdinetan, globaletik tokikora, eta forma ezberdinak hartuz, demokrazia bide berriak bilatzen ari da gure garaian. Ahultzen ari diren demokrazia-eredu zaharragoen aurrean, azken urteetan demokrazian sakontzeko nahia adierazten duten dinamikak antzeman dira askotariko eremuetan; bai eta herritarren parte hartzeko modu berriak ere. Horiek guztiak dira lan honetan aztergai.

Helburu bikoitza du lanak. Batetik, eta ikasmaterial orok bezala, irakasten eta ikasten laguntzea du helburu, alegia, demokrazia eta parte hartzeko moduak lantzea Gizarte Zientzietako zenbait ikasketatan. Bestetik, bigarren helburu bat ere badu,  ez garrantzi gutxiagokoa, euskal irakurleei, oro har, demokrazian sakontzea posible egiten duen hurbilketa pribilegiatua eskaintzea. Autoikaskuntza errazteko, kapituluei alboko azalpenak eta sakontzeko erreferentzia bibliografikoak gehitu zaizkie, eta bada glosario bat ere,  termino tekniko garrantzitsuenen definizioekin.

Lau bloke handitan antolatuta dator lana. Demokrazia kosmopolitari buruzko gogoetek (I) irekitzen dute obra, eta, ondoren, demokraziaren ikuspegi neoliberalaren eta hari kontra egin nahi dioten ahotsen arteko gaur egungo tentsioak aurkezten dira. Bigarren blokeak tokikotik globaleraino aztertzen ditu, Europar Batasuna barne, sortzen ari diren demokrazia-modu berriak (II). Hirugarren multzoak herritarrek parte hartzeko garatzen edo testatzen hasiak diren modu berriak aurkezten ditu (III), helburu horrekin alde teorikoa eta azterketa-kasu praktikoak (bereziki euskal gizartekoak) eskainiz: gazteak, migratzaileak, erabakitzeko eskubidea edo gizarte-zerbitzuak. Laugarren blokean, azkenik, arreta jartzen zaio gaur egun parte-hartze demokratikoari buruzko ezagutzaren sortze-eremu den esparru metodologiko eta epistemologikoari, bai eta hura berrikusteko beharrari ere.

Liburu honen egileek konbentzimendu irmoa partekatzen dute demokraziaren etorkizuna oraindik idazteke dagoela.

(Salto a sitio externo para ver el artículo completo)